XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

, erantzungo zitzaion atzera.

Eta jarraiez kalea behera oinez La Castellana Pasiabide zabalera iritsi arte, eta iraganik alderik alde lasterka izugarrian eta arnaska arteria ostetsu hura, beste aldeko kalearen goi samarrik zegoen geltokia busak baino lehen alkantzatzean ahaleginduko zen bat, berriro txofer hari erasotzeko.

La Castellana eta bere ingurumaiko kale denak peste itogarri batetan bezala, autoz estalita egon ohi ziren ordu haietan.

Kedarrak, bafainuaren modura igotzen zuen zerurantz, argilanpada eta autoen fokoi dirdaitsuen islada gorbeltz zirudielarik.

Auto batzuen besteekiko oztopoen oztopoz aski larri etortzen zen hala ere noizbaitekoan busa kea bor-bor zeriola, eta sartzen zen oraingoan bederen itxoiten zegoen jendea.

Hain hirikide sofrituek banan banan bonobusa pikatikean ezarri eta aurrera pasatzearekin bat hurreratzen zen txofer kobratzailea peskantean.

Noski, odol berotze txar baten maiseo saminenaz erasoko zitzaion esateko guztiak modu eta erarik zorrotzenetan aurpegira itatuz.

Hala Jainkoa!, ordea, berak atea zabaldu zion baldin sartu nahi izan balu.

Baina ez non eta guztiei behar bezala, ailegatuko zitzaion irakin gaiztoak emanik.

Busak hain desordenuz ibiltzea haren beraren errua baino gehiago izango zen EMTrena, (...).